XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dn. Ramon zer zan, nolakoa zan?.

Gizona zan: atsegina, argia, apala, gizartekoa.

Ba-dakizute: gizonak, batzuek gizonak izan oi dira, ta beste batzuek gixonak.

Don Ramon gizona zan, itzaren betekoa, eta gizona, beste zera oiekin guztiakin ornitua.

Eta apaiza zan, apaiz ona.

Gizona, itzaren betekoa, oñarri zuala, apaiza ere ona, jatorra, zintzo, itzaren betekoa.

Ortaz gañera, langille purrukatua.

Goizean bere San Bizenteko lanak zintzoro egin, eta gero lanari ekiten zion, buru belarri.

Bere etxean lenenik, eta gero, Etxe ontako (Diputazioko) liburutegian, batipat.

Orain irakurle asko biltzen da liburutegi ortan; orduan bi izan oi ziran, noski, ia egunero liburutegi ortara joaten ziranak: Dn. Julio de Urkijo ta Dn. Ramon Intzagarai.

Biak, bakoitza bere lanera: liburu bat artu, ta papera ta lapitza, ta... irakurri ta idatzi.

Orregatik ez da arritzekoa Dn. Ramon asko-ikasiya ta asko-jakiña izatea.

Neronek irakurri izan det bein baño geiagotan, emengo egunerokoetan, Dn. Ramonentzat norbaitek esaten zuana: El cura erudito de San Vicente.

Eta ongi esana, noski!.

Ba-da ark egindako liburu eder bat, eta ez txikia: Historia eclesíastica de San Sebastían deritza.

Donostiko eliz-kondaira aztertzen du.

Eta ezin ukatu, beste asko baño aurrerago ta sakonago iritxi zala Dn. Ramon liburu ontan; eta askok erabilli dutela eta erabilliko ere eskuartean, ixtori-saill ortan argitasun izateko.

Dn. Ramon il-da gero, Dn. Miguel Zubiarrain, San Bizenteko sankristauak eman zidan onako kuaderno au A. B. C. ta abar dauzkan bere orrietan, gordetzen zuan D. Ramonek maiteki oargarri iruditzen zitzaion guztia.

Gauzik geienak euskerari dagozkio.

(Badago gai oni buruz jakingarririk pranko: itzak, esaerak, aditz-jokoak, gramatika-puntuak, arrantzaleen izen-goitiak - Donostikoenak, jakiña -, itxas-muturren izenak, bertso politak e. a.

Entzun onako au adibidez: (...).